• Kontsultoria
    Teknologia
    Aholkularitza
    Bideragarritasun ikerketa
    Aukera anitzak
    eta askoz gehiago...

Kontsultoria teknologikoa

Ideia on asko tintontzian geratzen dira, ez dute argia ikusten informazio falta edo arte teknologikoaren egoera ez ezagutzeagatik. Oreka-n zure ideia teknologikoki bideragarria den jakiten laguntzen dizugu .

Oreka Interactive-n zure proiektuen bideragarritasuna ikertu, beharren araberako konponbideak bilatu eta gaurko ahalmen teknologikoetara moldatuko ditugu. Gure bezeroen segurtasuna errespetatzen dugu eta konponbidea arrakasta aukera altua duten proiektuei soilik eskaintzen dieugu. Teknologia era arduratsuan erabili behar dela uste dugu.

Oreka Interactive-ren taldeak sektore desberdinetan lan egin du aplikazio elkarreragileak garatuz. Urte hauetan zehar lehen markei, publizitate-agentziei, erakunde publikoei, sektore medikuari eta irakaskuntzari lagundu diegu. Ekitaldietarako eta erakusketetarako entitate pribatuen konponbideak garatu ditugu. Esperientzia guztiak eta 2004tik sortutako aliantzek posible egiten dute gure taldeak teknologia aukera handia eskura izatea.

Zure komponbideak moldatzen ditugu.

Zure konponbideren bat modernizatu behar baduzu edo behar berria nola egikaritu ez badakizu, jarri gurekin harremanetan eta zure kasua aztertuko dugu.

Negozio modeloek ingurunera moldatu behar dute etengabe. Teknologia berrien eta gailu mugikorren aroan, lehen bideragarri ez ziren zereginak orain erraz ebatz daitezke era eraginkorrean.